XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Michael Jacksonen azkena jarri zuen Nestorrek.
Bere alabak utzi zion bezperan,
Egia esan, ordura artetxe ez zuen zinta jartzeko aukerarik izan baina ez zegoen erraza atzeko eserlekuan zihoan emakume eder harekin asmatzen.
Berak ezagutzen zituen musiketatik bat bera ere ezin izan zezakeela gustuko iruditu zitzaion.
Ezagutzen ez denaren apustua egin zuen Nestorrek.
-
Atzera begira hasi zen berriro ispilutik, konfiantza baino gehiago konplizitate hitz haiek entzundakoan.
Emakume hark gaua ez amaitzeko gogoa zeukala zirudien eta, zein hoberik Nestor bera baino horretarako?
Nahi zuena, nahi zuen lekuan, nahi zuen bezala egingo zion berak emakume hari.
Ezin da horrelako aukerarik galdu.
Izarak eta mantak igo egin nituen.
Izerditan eta jiraka ibiltzeagatik, behera joanda zeuden hainbesteko emozioarekin.
Inbidia ematen zidan Nestorrek halako neska puskarekin.
Erlojuari begiratzen nion baina ez zen ezer ikusten ahal lanpara itzaliaren iluntasunera.
Ez neukan argia piztu eta berriz esnatzeko asmorik.
Seiak hogei gutxi edo hor nonbait izango ziren eta lo egin behar nuen lehenbailehen.
Berriro heldu nion, bada, Nestorren ipuinari.
Itsas bazterreko errepidetik joateko eskatu zion emakumeak.